Nor gara

Berezao Oñatiko (Gipuzkoa) Opel Zerbitzu Ofiziala da.

Dagoeneko 35 urte daramatzagu automobilgintzako sektorean, eta 2000 urteaz geroztik Berezao da erreferentziazko Opel Zerbitzu Ofiziala Oñatin (Gipuzkoa), bertan 1500m2-ko instalazioak dauzka automobilentzat. Gure instalazioetan Opel gamako ibilgailu guztiak eta baita bigarren eskuko autoen katalogo zabala aurkituko dituzu. Horretaz gain, salmenta ondorengo zerbitzu guztiak eskainiko dizkizugu zure autoa egoki mantentzeko: ordezko piezak, mekanika eta elektrizitate tailerrak eta txapa eta pintura.

Espezializatutako langilez osatutako gure lantaldeak salmenta ondoko zerbitzurik onena eta arreta pertsonalizatua ziurtatzen dizu. Zuk eta zure ibilgailuak traturik onena jasoko duzue eta beharrezko dituzun zerbitzu guztiak eskainiko dizkizugu.

Urtez urte bezeroek gugan jarritako konfiantzari esker hazi egin gara, eta lortu dugu automobilgintzaren merkatuan leku bat egitea. Horregatik jarri dugu martxan zerbitzu berri hau: kontzesionario birtuala, nonahitik eta etxetik atera gabe gure zerbitzuetara sartu ahal izateko
Webguneko bisitan gozatuko duzulakoan